Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España

Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerio

Hemen zaude:

Cristina Garmendia Mendizábal

Cristina Garmendia

Cristina Garmendia

Zientzia eta berrikuntza ministroa

Donostian (Gipuzkoa) jaio zen, 1962ko otsailaren 21ean.

Biologia Zientzietan lizentziaduna da, Genetika espezialitatean. Margarita Salas doktorearen laborategian egin zuen Biologia Molekularreko doktoretza, Biologia Molekularreko Severo Ochoa Zentroan (CBMSO), eta cum laude kalifikazioa eta aparteko saria jaso zituen bere tesiagatik: "Interacciones funcionales entre la Polimerasa y la Proteína Terminal del Bacteriógrafo ø29". Bere prestakuntza osatzeko, Business Administration Executive Masterra (MBA) egin zuen Nafarroako Unibertsitateko IESE Business School-en.

Ibilbide profesionala 1990ean hasi zuen, Amasua SA Taldeko presidenteorde exekutibo eta finantza zuzendari gisa. 2001. urtean, arrakasta handiko enpresa-eredu bat garatu zuen, Genetrix Taldea gisa ezagutzen dugun bioteknologia taldearen jatorri izango zena; 9 enpresak (Cellerix, SA, Biotherapix Molecular Medicines, SLU, Coretherapix, SL, Fénix Biotech, SL, Sensia, SL, Biobide, SL, Alma Bioinformatics, SL, Imbiosis, SL eta X-Pol) eta Inbiomed fundazioak osatzen dute hori.

Eremu instituzionalean egindako lana ere azpimarragarria da; Biotekologia Enpresen Elkarteko (ASEBIO) presidente, Madrilgo Zientzia Parkearen Aholkularitza Batzordeko kide, Bartzelonako Odol eta Ehun Bankuaren Aholkularitza Batzorde Zientifikoko kide, Enpresa Erakundeen Konfederazioaren (CEOE) Zuzendaritza Batzordeko kide, Presidentearen Bulego Ekonomikoko Zientzia eta Teknologia Behatokiko (OYCT) kide, Genoma España Enpresa Batzordeko kide eta Osasun Zientzien Aragoiko Institutuaren Kanpoko Aholkularitza Batzordeko kide izan da, besteak beste.

Bere lanarengatik, honako sari hauek jaso ditu: Plataforma Teknologiko Biosentsoreen spin-off onenaren Sensiaren Madrilgo Erkidegoaren saria, Celerixen Berrikuntza saria, EOI-Negozio Eskolaren Fermin del a Sierra saria, Hezkuntza eta Ikerketa lan onenaren (Inbiomed) Mi Cartera de Inversión saria, Enpresa Ekimenaren Actualidad Económica eta Expansión saria, Donostiako Urrezko Danborra, eta Goi Zuzendaritzako Forumak ematen duen Urrezko Masterra.

PARTEKATU EDUKI HAU

Si usted no puede visualizar este contenido, puede hacerlo a través de Facebook

Síguenos en ...

© 2019 Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak