Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Informazio Sistema (SICTI)

Sistema de Información sobre Ciencia, Tecnología e Innovación (SICTI)

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Informazio Sistema (SICTI) ekainaren 1eko 14/2011 Legearen bidez sortu zen, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzkoa; Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren menpe dago, eta datuak eskuratu eta aztertzeko tresna delarik, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Espainiako Estrategia (EECTI) sortu eta haren jarraipena egiteko balio du, baita haren garapen-planena ere.

Estatuko Administrazio Orokorraren (AGE) eta autonomia-erkidegoen arteko informazio-sistema bateratua da, I+G+b jarduerak egiten dituzten ministerio-saila, aholkularitza eta estatuko eta eskualdeetako agentzien partaidetzarekin. Hura garatzeko, 2017an eratu zen SICTIren lan-taldea, eta haren parte dira zenbait administrazio eta finantza-erakunde. Informazioa trukatzea arautzen duten irizpideak onartu ditu Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politikako Kontseiluak, Zientziaren Legeak aurreikusitakoaren arabera.

SICTIk erakunde publikoen bidez, izan AGEk edota autonomia-erkidegoek, finantzatzen diren ekintza guztien informazioa du, baita proiektu, giza baliabide, zentro, azpiegitura, ekipamendu eta abar bezalakoetarako laguntzena ere. Barne dago ere erakunde onuradunen eta ikerlarien informazioa, baita Europako funtsen bidez finantzatzen diren proiektuena ere. Gainera, informazio bibliometrikoa, patenteena eta emaitzak babesteko bestelako moduena, I+G+b arloko lizentzia eta kontratuena eta spin-off enpresena eskaintzen da.

Bestalde, SICTIk aurrekontu-kredituei buruzko informazio guztia du; haien bidez finantzatzen dituzte AGEk nahiz autonomia-erkidegoek I+G+b jarduerak.

Honela, SICTI tresna nagusia da beharrezko adierazleak eskuratzeko eta I+G+b arloko politika publikoen, emaitzen eta eraginaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko, baita politika horien eraginkortasunarena ere.

Gainera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Espainiako Sistemako (SECTI) zenbait agente identifikatzeko aukera ematen du, izan I+G+b arloko finantzatzaileak edo gauzatzaileak, baita berrikuntzako kudeaketaren eta sustapenaren bitarteko erakundeak ere.

icono-contacto.svg

Contacto

Plangintza, Jarraipen eta Ebaluazioko Zuzendariordetza Nagusia.

Paseo de la Castellana 162. 28046 Madril.

sgcps@ciencia.gob.es

Hautatu zein errore-mota adierazi nahi duzun

  • Esteketako batek inolako orritara ez daramala detektatu baduzu...

  • URL errore bat aurkitu baduzu esteka batean...

  • Edukian errore bat detektatu baduzu...

  • Edukia ez dela erakusten detektatu baduzu...

  • Informazioa erabilgarria izan ez bazaizu...