Lege oharra
Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa da www.ciencia.gob.es domeinuaren jabea.
Web orria eta haren azpian dauden domeinu eta direktorio guztiak (aurrerantzean, Ataria), bai eta haren bidez lor daitezkeen zerbitzu edo edukiak ere, lege-ohar honetan zehazten diren baldintzen mende daude. Halere, zerbitzu edo eduki horietakoren bat eskuratzeko baldintza orokor osagarri batzuk onartu beharko dira.
Hori dela eta, lege-ohar honetan zehaztutako oharrak zure adostasunarekin bat ez badatoz, mesedez, ez erabili Ataria; izan ere, Ataria edo bertan jasotako zerbitzuak eta edukiak erabiltzen badituzu, testu honetan jasotako lege-baldintzak onartu beharko dituzu.
Atariak informazio orokorraren eta herritarrentzako arretaren funtzioa betetzen du, otsailaren 9ko 208/1996 Errege Dekretuaren 4. artikuluak ezarritakoaren arabera; dekretu horrek Administrazio Informazioko eta Herritarrentzako Arretako Zerbitzuak arautzen ditu. Beraz, Atariak informazioa soila ematen du, eta horrek ez du inola ere ondorio juridiko loteslerik ekarriko.
Atari honetako erregistro elektronikoaren bidezko aurkezpen telematikoaren zerbitzuak indarrean dagoen araudia betetzen du, eta, beraz, bide horretatik aurkeztutako dokumentuek Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean zehaztutako beste edozeinek aurkeztutakoen balio juridiko bera dute.
Atarian argitaratutako informazioa eguneratuta edukitzeko, edukiak aldatu, zuzendu, ezabatu edo gehitu ahal izango dira edozein unetan; beraz, komeni da horien indarraldia edo zehaztasuna egiaztatzea iturri ofizialetara joanda.
Atariaren diseinua eta haren iturburu-kodea, logoak, markak eta bertan agertzen diren gainerako ikur bereizgarriak Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarenak edo hari atxikitako erakunde edo entitateenak dira, eta dagozkien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituzte.
Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak zure interesekoak izan daitezkeen beste webgune batzuetara sartzeko aukera ematen du. Esteka horien helburua Internet bidez interesatzen zaizkizun baliabideak bilatzen laguntzea da. Baina orri horiek ez dira Ministerioarenak, eta Ministerioak ez ditu bere edukiak berrikusten. Horregatik, ez da edukien, lotutako orriaren funtzionamenduaren edo orri horretara sartzeak edo erabiltzeak sor ditzakeen kalteen erantzule.
Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak espresuki debekatzen du framing egitea, edo bere Atariaren diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatzen dituzten beste edozein mekanismo erabiltzea.
Espresuki debekatuta dago Atariko edukiak osorik edo zati batean kopiatzea, jatorria aipatu gabe edo baimenik eskatu gabe.
Hautatu zein errore-mota adierazi nahi duzun
-
Esteketako batek inolako orritara ez daramala detektatu baduzu...
-
URL errore bat aurkitu baduzu esteka batean...
-
Edukian errore bat detektatu baduzu...
-
Edukia ez dela erakusten detektatu baduzu...
-
Informazioa erabilgarria izan ez bazaizu...