Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa Estatuko Administrazio Orokorreko saila da, eta sektore guztietan ikerketa zientifiko eta teknikoaren, garapen teknologikoaren eta berrikuntzaren arloan Gobernuak duen politika gauzatzeaz arduratzen da; horrek barne hartzen ditu arlo horretako nazioarteko harremanen zuzendaritza eta bere eskumeneko arloetako Europar Batasuneko eta nazioarteko programa, foro eta erakundeetan Espainia ordezkatzea. 

Egitura eta Eginkizunak

Otsailaren 25eko 404/2020 Errege Dekretuak, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duenak, zuzendaritza-organo hauek ezartzen ditu: 

Atxikitako entitateak

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak bere mendeko erakunde publikoen bidez ere garatzen ditu bere eginkizunak, funtzio edo eginkizun zehatzak dituztenak.

Ikerketarako erakunde publikoak (OPI)

Erakunde publikoak dira, eta ikerketa zientifiko eta teknikoko jarduerak, zerbitzu teknologikoak emateko jarduerak eta gizartearen aurrerapen zientifiko eta teknologiko egokirako beharrezkoak diren jarduera osagarriak zuzenean egiteko sortuak dira.

Organo aholku-emaileak

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Organo Aholku-emaileek beren ezagutzak eskaintzen dituzte aztertzen duten ekintza-arlo zehatzean zehaztutako gaiei buruz. 

Hautatu zein errore-mota adierazi nahi duzun

  • Esteketako batek inolako orritara ez daramala detektatu baduzu...

  • URL errore bat aurkitu baduzu esteka batean...

  • Edukian errore bat detektatu baduzu...

  • Edukia ez dela erakusten detektatu baduzu...

  • Informazioa erabilgarria izan ez bazaizu...