ICTS logoa

Azpiegitura Zientifiko eta Tekniko Bereziak (ICTS)

Azpiegitura Zientifiko eta Tekniko Bereziak (ICTS) terminoak abangoardiako eta kalitate handieneko ikerketak egiteko behar diren instalazioei, baliabideei edo zerbitzuei egiten die erreferentzia, baita ezagutza transmititzeko, trukatzeko eta babesteko, teknologia transferitzeko eta berrikuntza sustatzeko behar diren horiei ere. Bakarrak eta bereziak dira, eta inbertsio, mantentze-lan eta operazio kostu oso altua dute. Gainera, garrantzitsuak direnez eta izaera estrategikoa dutenez, I+G+b arloko kolektibo osoak erabil ditzake.

ICTSek hiru oinarrizko ezaugarri dituzte: titulartasun publikoko azpiegiturak dira, bereziak dira eta lehiakortasunera irekita daude. ICTSak lurralde nazional guztian daude eta “Azpiegitura Zientifiko eta Tekniko Berezien (ICTS) mapa” delakoan zerrendatzen dira.    

Zientzia sozioekonomikoak eta giza zientziak

Eremu tematiko honetako azpiegiturek historiaurrea, giza paleontologia eta arkeologiaren arlo zientifikoak dituzte oinarri. Diziplina hauetako azpiegitura zientifiko-teknologikoetan aurrera egitea funtsezkoa da humanitateen munduaren artean dauden distantziak murrizteko eta horien arteko, eta horien mesederako, elkarrekintza sustatzeko. 

Osasun Zientziak eta Bioteknologia

Eremu tematiko hau nabarmen areagotu da ICTSen egungo Mapan. Azpiegitura-sareak ezarri dira irudiaren, nanoteknologiaren eta zientzia omikoen arloan; banatutako ICTS esaten zaie.  Gainera, indartu egin dira segurtasun biologiko handiko laborategiak: zerbitzuak eskaintzen dituzten horrelako azpiegitura gehiago daude. 

Itsasoaren, Bizitzaren eta Lurraren Zientziak

Ezagutza-arlo honetan barne hartzen diren ICTSak beharrezko azpiegiturak dira zientzialariak errazago murgiltzeko ikerketarako ezaugarri bereziak dituzten inguru naturaletan. Oro har, guztiak bideratu dira inguru naturala modu jasangarrian kudea dadin sustatze aldera. 

Energia

Edozein herrialdek aurrera egiteko eta garatzeko, funtsezkoa da energia-iturri jasangarriak eta ekonomikoki lehiakorrak direnak izatea. Beraz, ezinbestekoa da arlo honetan aurrerapen zientifikoa eta teknologia errazten duten azpiegiturak edukitzea. Horiek horrela, ICTSen egungo mapan barne hartu dira eguzki-energia eta fusio-energia arloetan ikertu eta instalazioak eskaintzen dituzten azpiegiturak. 

Ingeniaritza

ICTSen Mapan, Ingeniaritzaren eremu tematikoa ingeniaritza hidraulikoaren eta itsas ingeniaritzaren esparruan aurkitzen da.  Itsas inguruaren arloko jarduera zientifiko eta teknologikoa oso garrantzitsua da Espainiarentzat. Horrelako azpiegiturak izateari esker, arlo honetan lehen atzerrian egiten ziren puntako ikerketak bertan egin ahal dira orain, eta hala, gure I+G+b arloko sistemaren lehiakortasuna sustatzen da.  

Materialen

Esan daiteke Materialen Zientzien azken helburua substantzia berriak ikertzea, sintetizatzea eta garatzea dela lortu nahi diren propietateak kontuan hartuta, edozein arlotako helburu eta aplikazio jakinetarako (ingeniaritza, konputazioa, bioteknologia, etab.). Horretarako, materiaren oinarrizko egiturara gero eta gehiago hurbiltzen gaituzten tresnak behar dira. Helburu horrekin, ICTSen Mapan barne hartzen dira azken belaunaldiko instalazioak eskaintzen dituzten azpiegiturak, mikroskopia elektronikoan, argi-sinkrotroiean, mikro/nano fabrikazioan, laser ultramotz eta ultrabizietan eta partikulen azeleragailu konplexuetan. 

Informazio eta Komunikazio Teknologiak

Informazio eta Komunikazio Teknologiak ezinbestekoak dira Zientziak aurrera egiteko ezagutza-arlo guztietan.  Lurralde nazional osoan daude banatuta. RedIRIS eta Espainiako Superkonputazio Sarea (RES) dira arlo honetan adierazgarrien, konputazio- eta komunikazio-gaitasun handia, hobea eta seguruagoa eskaintzen baitiote komunitate zientifikoari.  

Astronomia eta astrofisika

Astronomia diziplina berezia da Espainiako zientzian, eta hazkunde esponentziala izan du azken hamarkadetan; hala, postu garrantzitsua lortu du nazioartean. Astronomia Azpiegituren Sareak (RIA) koordinatzen ditu ICTStzat jotzen diren behaketa-azpiegitura nazionalak, eta bi arlo zabal barne hartzen dituzte: irrati-astronomia eta astronomia optikoa eta infragorria. Gainera, Astrofisikaren arloan, Canfranceko Lurpeko Laborategiak postu estrategikoa bermatu du diziplina honetan. 

Hautatu zein errore-mota adierazi nahi duzun

  • Esteketako batek inolako orritara ez daramala detektatu baduzu...

  • URL errore bat aurkitu baduzu esteka batean...

  • Edukian errore bat detektatu baduzu...

  • Edukia ez dela erakusten detektatu baduzu...

  • Informazioa erabilgarria izan ez bazaizu...