Jose Capmany. Leonardo Torres Quevedo Ikerketa Sari Nazionala
José Capmany Francoy saritua, Komunikazio Optikoen Sistema eta Sareetako katedraduna Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. Ingeniaritza Fotonikoaren eta Telekomunikazio Optikoen arloan egindako ekarpen aitzindariagatik, nazioartean oihartzun handia duen abangoardiako jarduera zientifiko baten bidez. Epaimahaiak hautagaiaren ibilbide profesionalaren eredugarritasuna, lidergorako gaitasuna eta bere ikerketen aplikazio praktikoaren garapenean duen iraunkortasuna azpimarratu ditu.