Partzuergoak zuzenbide publikoko entitateak dira, nortasun juridiko propio eta berezitua dutenak. Administrazio publiko batzuek edo sektore publiko instituzionaleko entitate batzuek sortzen dituzte beren artean edo entitate pribatuen parte-hartzearekin, haien guztien interes komuneko jarduerak egiteko beren eskumenen eremuan.
Partzuergoek sustapen-jarduerak, prestazio-jarduerak edo zerbitzu publikoen kudeaketa bateratukoak egin ditzakete, bai eta legeetan aurreikusitako beste guztiak ere. Ildo horretan, eta beste administrazio batzuekin lankidetza zientifikoa sustatzeko helburuarekin, Estatuko Administrazio Orokorrak partzuergo ugaritan parte hartzen du, eremu zientifiko nabarmenetan I+G+B jarduerak garatzen dituztenetan. Partzuergo horiek hitzarmen bidez sortzen dira, aurrez legeak baimenduta. Gainera, sortze-hitzarmenak Ministro Kontseiluaren aurretiazko baimena beharko du.