Xavier Vives. Ikerketa Sari Nazionala Pascual Madoz

Xavier Vives Torrens IESE Business Schooleko Ekonomia eta Finantza irakaslea saritu dute. Besteak beste, industria ekonomiaren, jokoen teoriaren eta finantzen diziplinen berrikuntzari egindako ekarpenagatik. Ibilbide zientifiko horrek garrantzi handiko erreferente gisa finkatu du Ekonomia Zientzien arloan, eta, zehazki, merkatu inperfektuen lehiaren eta erregulazioaren azterketan. Jarduera horrek, aldi berean, ikuspen handia eman dio nazioartean Espainiako ikerketari.