Lusitania nodoa CenitSen dago, Extremadurako Ikerketa, Berrikuntza Teknologiko eta Superkonputazio Zentroan.
Zentroaren helburua da kalkulu intentsiboko eta komunikazio aurreratuko zerbitzuak sustatzea, zabaltzea eta ematea Extremadurako ikerketa-komunitateei edo eskatzen duen enpresa edo erakundeari, eta, hala, hobekuntza teknologikoaren eta berrikuntzaren bidez laguntzea eta enpresen lehiakortasuna hobetzea. Superkonputagailu honek 89,19 Teraflops-eko kalkulu-gaitasuna lortzen du.