Europako Ikerketa eta Berrikuntza Esparruko Batzordearen Ikerketa eta Berrikuntzako Generoari buruzko Lantalde Iraunkorra (ERAC SWG GRI, ingelesezko siglen arabera) EBko Kontseiluaren aholkularitza-talde bat da, eta estatu kideetako eta herrialde elkartuetako ordezkariak biltzen ditu, ikerketan eta berrikuntzan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko eta ikerketa eta berrikuntzako estrategia eta programazioetan genero-dimentsioa txertatzeko.
ERAC SWG GRIren aurrekaria ikerketetako genero-berdintasunari buruzko Helsinkiko Taldea izan zen, Europako Batzordeak 1999an ezarria.
Bere agintaldian honako funtzioak sartzen dira:
- zientzia, ikerketa eta berrikuntzarekin zerikusia duten politika eta esparruetako ekimenak garatzeko aholkuak ematea, helburu hauekin:
- ikerketan eta berrikuntzan genero-berdintasuna hobetzea, laneko eta familiako kontziliazio-alderdiak barne,
- genero-dimentsioa ikerketa-eduki eta -programetan integratzea,
- ikerketa-erakundeak modernizatu,
- eragile interesatuak mobilizatzea, genero-berdintasuna sustatu ahal izateko,
- European Research Area-n (ERA) generoak duen lehentasuna garatzen laguntzea,
- tokiko, eskualdeko, nazioko eta Europako jardunbide egokiak trukatzea, estatu kideen eta herrialde elkartuen baterako jarduerak errazteko,
- Europako ikerkuntzan eta berrikuntzan genero-berdintasunari buruzko estatistikak eta adierazleak egiteko laguntza eta aholkuak ematea, eta
- estatuan gaiarekin lotutako jarduera europarrak eta nazionalak kontzientziatzea, ikerketaren eta berrikuntzaren plangintzan parte hartzen duten ministerioen edo batzorde nazionalen bidez.