Proyecto de Orden por la que se establecen los requisitos para la verificación de los planes de estudios conducentes a la obtención de los títulos universitarios oficiales que habiliten para el ejercicio de la profesión de Farmacéutico
Urtea: 2026
Argitaratze-data: irailak 2026
Kontsulta epea: noiztik: 26/9/24 noiz arte: 26/10/8
Agindu-proiektuaren bidez, uztailaren 3ko CIN/2137/2008 Agindua eguneratu nahi da. Agindu horren bidez, farmazialari-lanbidean jarduteko gaitasuna ematen duten unibertsitate-titulu ofizialak egiaztatzeko baldintzak ezartzen dira (hemezortzi urtetik gorako indarraldia izan dute), eta eskakizunak egokitu nahi dira mota horretako irakaskuntza ofizialekin lotutako egungo testuinguruaren beharrizan berrietara, bai eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2005/36/EE Zuzentarauan ezarritako jarraibideetara ere (Zuzentarau hori 2024ko martxoaren 24ko 782/EB Zuzentarauaren bidez aldatu zen).
Halaber, irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuak ezarritako baldintzetara egokitzen da.
Farmazialari lanbidean jarduteko gaitasuna ematen duten unibertsitate-titulu ofizialak egiaztatzeko baldintzak eguneratu behar direnez, ministro-agindu hau onartzea tresna egokia da lortu nahi den helburua lortzeko.
- Unibertsitateek Farmazilari lanbidean jarduteko gaitzen duten Graduko unibertsitate-titulu ofizialak lortzera bideraturiko ikasketa-planek bete beharreko baldintzak ezartzea, Unibertsitateen Kontseiluak egiazta ditzan.
- Indarrean dauden betekizunak egokitzea irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuaren eskakizunetara (errege-dekretu horrek unibertsitate-irakaskuntzen antolaketa eta irakaskuntza horien kalitatea ziurtatzeko prozedura ezartzen ditu) eta Europar Batasunaren araudira.
- Baldintzak egungo testuinguruaren beharretara egokitzea.
Egungo CIN/2137/2008 Agindua aldatzea, uztailaren 3koa, farmazialari lanbidean jarduteko gaitasuna ematen duten unibertsitate-titulu ofizialak egiaztatzeko baldintzak ezartzen dituena. Baina hain aldaketa zabala denez, egokiagotzat jotzen da agindu berri bat proposatzea.
Parte-hartze publikorako epea 2026ko irailaren 24tik urriaren 8ra arte egongo da zabalik.
Ekarpenak formulario honen bidez egin ahal izango dira.