02 JARD: UAV-CEUSeko esperimentazio-zentroa

CEUS proiektuaren helburua da azpiegitura handi bat eraikitzea, tripulaziorik gabeko aire-plataformak garatzen laguntzeko. Huelvan dago, Teknika Aeroespazialeko Institutu Nazionalaren (INTA) Arenosilloko Esperimentazio Zentrotik (CEDEA) oso hurbil.

CEUSek instalazio bereziak izango ditu: 2 km-ko pista, laguntza-instalazio teknikoak eta milioi bat hektareako aireko saiakuntza-eremua.

Proiektua leku horretan kokatzeak abantaila garrantzitsuak ditu:

  • Milioi bat hektareako aire-bazterketako eremu bat dago, eta horrek erraztu egiten du UAVen saiakuntza, nahikoa marjinarekin.
  • Urteko sasoirik gehienetan eguraldi ona egiten du.
  • Andaluzian aeronautikako ekosistema bat dago, eta hori da haren bezero potentzialetako bat.
  • Gaur egungo INTAren instalazioetan, sistema optronikoak eta radar-sistemak daude, komunikazio-tresna guztiekin eta datuak prozesatzeko tresnekin batera. Tresna horiek UAVen hegaldia monitorizatzeko eta, batzuetan, datu-bilketa antolatzeko erabiltzen dira.
  • INTAk esperientzia luzea du UAVen probak eta entseguak kudeatzen. CEDEAk zentroko teknikariek erabiltzen eta mantentzen duten sistema-flota du, eta, gainera, tamaina txiki eta ertaineko aire-plataformen Garapen eta Kalifikazio Zentroa da Europako fabrikatzaile nagusientzat.

Alde horretatik, bere instalazioak bereziki erabilgarriak izango dira tamaina handiko UAVen operaziorako, 2 km-ko luzera duen pista eta deskribatu den bezalako hegaldi eremu bat aprobetxatu ahal izateko. Horrez gain, Teknika Aeroespazialeko Institutu Nazionalak (INTAk) gaur egun dituen eta etorkizunean izango dituen ikerketa-plataformen oinarri ere izan daitezke. Halaber, saiakuntzak behar dituzten aire-plataforma askok teledetekzio-sentsoreak izango dituztela aurreikusten da, eta, beraz, zentroa baliagarria izango da komunitate zientifikoarentzat Lurraren Zientzien esparruan: nekazaritza, geologia, atmosfera, ur kontinentalak, itsas ingurunea, ingurumena eta abar.

Gauzatzea eta emaitzak

Gaur egun, instalazioak eraikitzeko lanak egiten ari dira.