Innvierte programaren helburua da oinarri teknologikoko enpresak kapitalizatzea, garatzeko eta ondoren sendotzeko. 2016ra arte, batez ere, arrisku-kapitaleko ibilgailu inbertitzaileetan parte hartuz jardun du programa horrek. 2019tik aurrera, kapitalizazio-mekanismo berri bat ezarri da, baterako inbertsioaren bidez, inbertitzaile pribatuei lagunduz. Prozedura berri hori harrera ona izaten ari da ingurune inbertitzailean, eta, horri esker, programak Espainiako enpresa asko kapitalizatu ditu “new space” espazio berrian.
Sektore espazialeko enpresetan kapitala handitzeko eragiketetan inbertitzaile pribatuek eta Innvierte Economía Sostenible SME SIC sozietateak batera inbertitzeko aukerari gehitu behar zaizkio Innvierte programa eratzen ari den transferentzia-funts berriek eskainiko dituzten kapitalizazio-aukerak. Guztira, espazio-sektorearekin lotutako enpresetan 2021-2025eko aldian egin den inbertsio publikoaren bolumena 24 milioi eurokoa izan daiteke, eta, guztira, 88 milioi euro inguruko inbertsioa egingo da.