“Unibertsoa eta haren osagaiak esploratzeko teknologia aurreratuak” izeneko programa horren helburua da jauzi kualitatibo bat ematea Espainiak Astrofisikaren eta Energia Altuen Fisikaren arloan liderrak diren nazioarteko proiektuen hurrengo belaunaldian izango duen parte-hartzean, haren alderdi teknologikoenei garrantzi berezia emanez. Zehazki, programa garatzeko lankidetza-eremu gisa identifikatu dira jarduera-ildo hauek (LA):
- 1. EL: Etorkizuneko Partikulen Fisikako eta Fisika Nuklearreko esperimentuetarako abangoardiako tresnak garatzea.
- 2. EL: Abangoardiako tresna astrofisikoak garatzea ICTSrako, astronomiako ESFRI proiektuetarako eta espazioko misioetarako.
- 3. EL: Grabitazio-uhinen eta mezulari anitzeko astronomiaren esperimentuak.
- 4. EL: Kartografia astronomiko handiak.
- 5. EL: Materia iluna zuzenean bilatzea.
- 6. EL: Neutrinoen fisika.
- 7. EL: Espazioa esploratzea satelite txikiekin.
- 8. EL: Konputazioa, big data eta adimen artifiziala.
Hasiera batean, Katalunia, Andaluzia, Kantabria, Valentziako Erkidegoa, Aragoi eta Balear Uharteetako autonomia-erkidegoen lankidetzarekin jarri zen abian programa, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioarekin esparru-hitzarmen bat sinatuta.
Ondoren, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politikako Kontseiluak 2022ko ekainaren 22an hartutako erabakiaren ondoren, Madrilgo Autonomia Erkidegoa sartu da.