Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Plana Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioan

Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak eta hari atxikitako erakunde eta entitateek 17. osagaia (“Erakunde-erreforma eta zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-sistema nazionalaren gaitasunak indartzea”) diseinatu eta gauzatu behar dute. Horrez gain, 21 osagaiaren (“Hezkuntza-sistemaren modernizazioa eta digitalizazioa, 0-3 urte bitarteko hezkuntza goiztiarra barne”) 4., 5. eta 6. inbertsioen arduraduna da.

Osasun-krisiaren ondorioz, zientzia eta berrikuntza funtsezko palanka dira berreraikitze-planetan eta etorkizuneko krisiei erantzuteko gaitasunean. Hori dela eta, 17. osagaia baliatuz, erreforma instituzionala egingo da eta Estatuko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemaren (SEKTI) gaitasunak indartuko dira, nazioarteko estandarretara egokitzeko eta haien eraginkortasuna, koordinazioa, gobernantza eta ezagutzaren transferentzia hobetzeko. Helburua da epe laburrean herrialdearen susperraldi ekonomiko eta sozialari aurre egitea eta, epe ertainean, SEKTI funtsezko tresna izatea erronka handiei aurre egiteko, hala nola trantsizio ekologiko eta justuari, digitalizazioari eta erronka demografikoari, eta I+G+Bn inbertsioa handitzea eta bizkortzea modu jasangarrian eta arlo estrategikoetan, 2027an Europako batez bestekora iritsi arte.

21. osagai horri dagozkion inbertsioen bidez, hezkuntza-sistema modernizatzeko eta digitalizatzeko jarduerak gauzatzen dira, ikasle bakoitzaren premietara egokitzen den eredu pertsonalizatu, inklusibo eta malgu baterantz aurrera egiteko, bai eta bitarteko digitalen erabileran oinarritutako hezkuntza-teknika berriak eskolan txertatuz irakasleen prestakuntza sendotzea helburu duten jarduerak ere. Inbertsio horien helburua da, halaber, unibertsitate-sarearen konektagarritasuna bermatzea eta programak eta sistemak teknologia berrietara eta aurrez aurreko eta urrutiko ikaskuntza konbinatura egokitzea.

icono-contacto

Subdirección General de Fondos Europeos para la Investigación, la Innovación y el Ámbito Universitario

P.º de la Castellana 162. 28046 Madrid

fondoseuropeos@ciencia.gob.es