Ekainaren 1eko 14/2021 Legea, Zientziarena, Teknologiarena eta Berrikuntzarena, eta abenduaren 20ko 27/2022 Legea, Estatuko Administrazio Orokorrean politika publikoen ebaluazioa instituzionalizatzekoa, erreferentziazko esparrua dira Estatuan eta, zehazki, I+G+B arloan ebaluazio-mekanismoak martxan jartzeko.
Esparru horretan, eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioan (MICIU) eta haren mendeko organoetan egiten den ebaluazio-jarduera planifikatzeko eta koordinatzeko dagoen beharra dela-eta, MICIUren Ebaluazio Batzordea sortzen da. Batzorde horretan ebaluazio-funtzioak dituzten Ministerioaren mendeko organo eta erakunde guztiek parte hartzen dute. Batzorde horren lanaren emaitza gisa, MICIUren Ebaluazio Plana egin da. Plan horretan sartzen da Ministerioaren ebaluazio-jarduera guztia; besteak beste, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Espainiako Estrategiaren ebaluazioa eta Ikerketa Zientifiko, Tekniko eta Berrikuntzako Estatuko Plana.