2A3 AL: Osasun-sektoreko Espainiako enpresak nazioartekotzea

LT2.A3.1: Osasun-sektoreko gaitasun industrialak indartzea eta nazioartekotzea. IPCEI Osasuna

«Europako Interes Komuneko Proiektu Garrantzitsuak» (IPCEI, ingelesezko siglen arabera) Europar Batasuneko hainbat estatutatik datozen ezagutzak, esperientzia, finantza-baliabideak eta eragile ekonomikoak biltzen eta erakartzen dituzte, Europar Batasunaren estrategiak hainbat arlotan aplikatzeko erabakigarriak diren sektore edo esparruen inguruan; horietako bat osasun-arlokoa da.

Osasunaren alorreko Europako lehen proiektuak «IPCEI Med4Cure» du izena, eta ikerketa, berrikuntza eta osasun-produktuen lehen hedapen industriala bultzatzea du helburu, bai eta sektore farmazeutikoko ekoizpen-prozesu berritzaileak sustatzea ere.

Informazio gehiago hemen:

LT2.A3.2: Herrialde anitza

Deialdi honen helburua da Espainiak Abangoardiako Osasunaren PERTErekin lotutako I+G proiektuetan parte har dezan laguntzea, betiere atzerriko erakundeekin lankidetzan egiten badira.

Proiektuak Abangoardiako Osasunaren esparruan kokatu beharko dira, osasuna sustatu eta babestea bezala ulertuta, modu pertsonalizatuan prebentzioan, diagnostikoan, tratamenduan edo pazienteen errehabilitazioan balioa gehitzen duten produktu, prozedura berritzaile eta soluzio digitalak garatuz eta txertatuz.

Informazio gehiago hemen:

icono-contacto

Comisionado del PERTE para la Salud de Vanguardia

C/Lázaro Galdiano, 4

perte.salud@ciencia.gob.es