Abangoardiako Osasunerako PERTE programa estrategiko nazional handia da, eta osasun arloko berrikuntzan oinarritzen da. Osasun-sistema eta osasunaren babesa hobetzea du helburu, eta, aldi berean, industria-sarea eta hazkunde ekonomikoa sendotzen ditu zientziaren, berrikuntzaren, teknologiaren eta digitalizazioaren bidez.
Abangoardiako Osasuna arreta pertsonalizatua ahalbidetzen duten eta osasun- eta gizarte-erronka berriei aurre egiten dieten produktu, prozedura eta irtenbide digitalen garapenari eta inplementazioari lotuta dago.
Inbertsio eta erreformen agenda anbiziotsu bat du, lankidetza publiko-pribatua sustatzen duena, doitasun-medikuntza, terapia aurreratuak, digitalizazioa eta adimen artifiziala bezalako ikuspegiekin. Gainera, arrakasta lortzeko bost faktore nagusi identifikatzen ditu: I+G+B indartzea osasunean, industria modernizatzea, ezagutza transferitzea, lurraldea kohesionatzea eta egungo eta etorkizuneko profesionalak prestatzea.