3.A1.1 LT: Osasun-arloko berrikuntza-proiektuen portfolioa
Funts publikoekin garatutako osasun-arloko proiektuen informazio-sistema bat garatzea, proiektu horien emaitzak osasun- edo industria-interesekoak izan badaitezke. Saiakuntza aurreklinikoen lehen fasea gainditu duten proiektuak sartuko dira ISCIIIn. Eragile publikoen eta pribatuen arteko komunikazioa bultzatu nahi da, eta kanal berriak sortu, baterako garapenerako eta eskala industrialerako aukerak partekatzeko.
3.A1.2 LT: Fase aurreklinikoetako proiektuen segimendu-sistema
Fase aurreklinikoetako proiektuen segimendua egiteko sistema bat proposatzen da, tresna espezifikoen bidez fase klinikoetara jarraitu ahal izateko behar den laguntza behar besteko aurrerapenarekin baloratzeko.