Francisco Jose Garcia Vidal. "Blas Cabrera" Ikerketa Sari Nazionala. Zientzia Fisikoak
Modalitate horretan saria eskuratu du Madrilgo Unibertsitate Autonomoko (UAM) Materia Kondentsatuaren Fisika Teorikoko katedradun eta UAMeko IFIMAC Materia Kondentsatuaren Fisika Zentroko zuzendari Francisco Jose Garciak. Sari horren bidez, haren ikerketa-ibilbidearen ezohikotasuna eta eragina aitortzen dira, bai eta nanofotonikaren, plasmonikaren eta metamaterialen arloan egindako ekarpenen garrantzia ere. Epaimahaiak bere karreraren nazioarteko aitortza, lidergorako gaitasuna eta prestakuntza lana nabarmendu ditu.