Hermenegildo García Gómez. "Enrique Moles" Ikerketa Sari Nazionala. Kimika Zientzia eta Teknologia

Valentziako Unibertsitate Politeknikoko katedradun Hermenegildo Garcíak jaso du saria modalitate honetan. CSIC-UPVko Kimika Sailean eta Teknologia Kimikoaren Institutuan egiten du lan, ikerketa- eta irakaskuntza-lanetan. Epaimahaiak nabarmendu du Zientzia Kimikoetan egindako ikerketak berebiziko eragina izan duela, batez ere fotokatalisian, grafenoaren erreaktibotasun katalitikoan eta fotokatalitikoan eta karbonoan oinarritutako beste material batzuetan.