Jesus Fernando San Miguel Izquierdo. "Gregorio Marañón" Ikerketa Sari Nazionala. Medikuntza

Jesus Fernando San Miguel Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza Kliniko eta Translazionaleko zuzendariari, Nafarroako Unibertsitateko Klinikako zuzendari medikoari eta Hematologia eta Hemoterapiako espezialistari eman diote sari hori. Sariak ikerkuntza biomedikoari egindako ekarpen aitzindaria aitortzen du, besteak beste, paradigma aldaketa eragin baitu mieloma anizkoitza bezalako patologien kontzepzioan eta horien tratamenduetan.