Carlos Gómez, Matematikako eta Informazioaren Teknologietako Ikerketa Sari Nazionala

Carlos Gómez Rodríguezi originaltasunagatik eta adimen artifizialari dagozkion ingurune digitaletan lengoaia naturala sartzen duten algoritmoen garapenean egindako ekarpenengatik eman diote saria.

Gómez irakasle titularra da Coruñako Unibertsitatean. Bere ikerketa Lengoaia Naturalaren Prozesamenduan zentratzen da, analisi sintaktikoan arreta berezia jarriz, giza hizkuntzako testuetatik esanahia atera behar duen edozein sistemarentzat funtsezkoa baita.