María Llorens, Medikuntzako eta Osasun Zientzietako Ikerketa Sari Nazionala

María Victoria Llorens Martín bere lidergoagatik eta neurobiologiaren arloan egindako ekarpenen kalitateagatik aintzatetsi dute. Ekarpen horiei esker, bere lan-taldea nazioartean onartutako erreferente bihurtu da giza garunaren birsortze-gaitasunaren azterketan.

Llorens Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) zientzialari titularra da Severo Ochoa Biologia Molekularreko Zentroan eta ikertzaile nagusia Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroan (CIBER).