Miguel Angel Martinez Gonzalez. “Gregorio Marañón” Ikerketa Sari Nazionala, medikuntza eta osasun-zientzien alorrean
Miguel Ángel Martínez-Gonzálezek Medikuntzako eta Osasun Zientzietako Ikerketa Sari Nazionala jaso du, prebentziozko medikuntzan nutrizioak eta, bereziki, Mediterraneoko dietak duten garrantziari buruz egindako ekarpen bereziengatik, bai eta bizimoduak aldatzeko jokabidezko esku-hartzeari buruz egindako ekarpenengatik ere.
Martinez-Gonzalez Osasun Publikoko katedraduna da Nafarroako Unibertsitatean, eta Nutrizioko katedradun albokoa Harvardeko Unibertsitatean. CIBEROBN taldea zuzentzen du eta 30 urte baino gehiagoko esperientzia du ikerketa epidemiologikoan.