Javier García Martínez, ‘Juan de la Cierva’ Ikerketa Sari Nazionala Teknologia Transferentziaren arloan
Javier García Martínezek ibilbide ikertzaile eta berritzaile nabarmena izan du, eta ekarpen garrantzitsuak egin ditu nanomaterialen kimikaren alorrean; besteak beste, tenperatura baxuko eguzki-gelaxken diseinua eta fabrikazioa (eraginkortasun-errekorrarekin), katalizatzaileetan nanoporositatea sartzeko teknika berriak eta funtzio anitzeko nanomaterialak ekoizteko ibilbide sintetiko berria.
García Martínez Kimika Ez-organikoko katedraduna da Alacanteko Unibertsitatean.