Mónica Martínez Bravo, ‘Clara Campoamor’ Gazteentzako Ikerketa Sari Nazionala, Zuzenbidea eta Ekonomia eta Gizarte Zientzien arloan

Monica Martinez Bravok garapen ekonomikoan eta ekonomia politikoan gori-gorian dauden erronkei egindako ekarpen original eta eraginkorrengatik aintzatespena jaso du. Bere ikerketa-lana bikaina izan da hasieratik, eta eragin handia izan du erakunde politikoen demokratizazioan eta kalitatean eta ebidentzian oinarritutako gizarte-politiken formulazioan, besteak beste.

Martínez Bravo Ekonomia irakaslea da Moneta eta Finantza Ikasketen Zentroa (CEMFI) Fundazioan.