Gloria Corpas Pastor, Ramón Menéndez Pidal Ikerketa Sari Nazionala Humanitateetan
Gloria Corpas Malagako Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultateko katedraduna da. Filologiaren arloan egindako ibilbide zientifiko garrantzitsuagatik jaso du saria.
Fraseologia modernoaren sustatzaile gisa eta corpus teknologiari buruz egin dituen ikerketak nabarmendu ditu epaimahaiak. Era berean, berritzeko duen gaitasuna eta itzulpengintzan eta interpretazioan aritzen direnentzat lan praktikoari egiten dizkion ekarpenen balioa azpimarratu ditu.