Viccarbe Habitat Diseinu Sari Nazionala 2025 Diseinua eta enpresa

Viccarbe Habitat erreferentzia da nazioartean altzari garaikideen diseinuan eta fabrikazioan, eta Mediterraneoko inspirazioko Espainiako diseinu onenaren adierazle ukaezina da.

Azpimarratzekoa da bikaintasuna, berrikuntza, kalitatea eta ingurumenarekiko konpromisoa biltzeko gaitasuna, diseinua enpresa-estrategian txertatzeko eredu paradigmatikoan.

Víctor Carrascok sortu zuen, Valentzian, 1998an, eta Mediterraneoko bizimoduan sakon errotuta dago. Produktuaren eta enbalajearen diseinua eta diseinu grafikoa barne hartzen ditu, baita enpresaren irudia eta identitate korporatiboa ere. Horren ondorioz, pieza epel, atenporal eta funtzionalak sortzen dira, Viccarberen nortasun sortzaile nahastezinaz hornituak, elkarrekintza eta sormena sustatzen dituztenak munduko hainbat herrialdetako lan-, hezkuntza- eta etxe-inguruneetan.