Ignacio De la Torre Sainz, Ramón Menéndez Pidal Ikerketa Sari Nazionala Humanitateetan

Giza Zientzien alorreko Ramon Menendez Pidal Ikerketa Sari Nazionala Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Musikologian katedradun Carmen Julia Gutierrez Gonzalezi eman diote, musikologiaren alorrean egin duen ikerketa ibilbide nabarmenagatik. Musikologiaren, filologiaren, humanitate digitalen eta adimen artifizialaren ikuspegiak integratzen dituen haren azterketak Europako kulturaren oinarrizko errepertorioen ezagutza birdefinitu du, eta musika berreraikitzeko metodo berritzaileak bultzatu ditu. Halaber, Espainiako musika-ondarea berreskuratzen eta zabaltzen lagundu duen gaitasun hezigarria eta kultura-transferentziakoa ere nabarmendu behar dira, eta, horregatik, sari hau jaso du.