Juan José Gimeno Crespo, Berrikuntzako Sari Nazionala, "Profesionalak" modalitatean
Pepe Gimeno Castro Espainiako diseinu grafikoaren gurasoetako bat da, sektorearen bilakaera markatu duten eta markatzen jarraitzen duten profesionaletako bat. Bere estiloak emozioa eta funtzioa batzen jakin izan du, diseinu grafikoari lotutako tipologia imajinagarri guztietako bere lan-zorro zabala uztartzen duen dotorezia batekin. FF Pepe tipografiak 2001ean “Oscar tipografikoa” lortu zuen, New Yorkeko Type Directors Club-ek ematen duena. Bere lan esperimentalari esker, arte-museo batean bakarka erakusketak egin dituen lehen diseinatzaileetako bat izan da. IVAMek 2004an Grafía Callada lana aurkeztu zuen, geroago New Yorken, Chicagon eta Miamin ibili zena.