Marine Instruments. Berrikuntza Sari Nazionala 2022. Enpresa txiki eta ertainak
Marine Instruments saritu dute modalitate horretan, jakintzan oinarritutako teknologiak garatuz sektore tradizionalak, hala nola arrantza-sektorea, sakonki eralda ditzakeen enpresa berritzailearen adibide argia izateagatik.
Atuna arrantzatzeko buien komertzializazioan aitzindari da Marine Instruments, zalantzarik gabe. Espainian garatutako produktuak 30 herrialde baino gehiagotara esportatzen ditu, I+G+Bn 2003. urtean sortu zenetik egindako inbertsioaren aldeko etengabeko apustuari eta ezagutza sortzeko eta berrikuntza kudeatzeko prozesuak sistematizatzeari esker.