Rocío Arroyo Arranz. Berrikuntza Sari Nazionala 2022. Ibilbide berritzailea
Rocio Arroyo Arranz saritu dute kategoria honetan, hogei urte baino gehiagoko ibilbide profesional liluragarria aintzatesteko, minbiziaren prebentziorako eta detekzio goiztiarrerako teknologia disruptiboen aplikazioan zientzialari, ikertzaile eta enpresaburu berritzaile gisa.
Arroyok, Amadixek zuzentzen duen enpresa-proiektuaren bidez, arrakastaz batu ditu ezagutza zientifiko-tekniko oso sendo baten indarra, koloneko minbiziaren diagnostikoaren inguruan urte luzez egindako ikerketa eta garapenaren emaitza, hain eremu konplexuan eta sektore bioteknologikoak adina arrisku dituen eremu batean toki garrantzitsua izateko beharrezkoa den enpresa-ausardiarekin, eta, gainera, giza baliabideen kudeaketa-, trebakuntza- eta prestakuntza-eredu oso berritzaileari eta talentu zientifikoa eta barne-ekintzailetza errespetatzen dituenari esker.