Aragoiko Zerbitzu Digitalak (SDA) Aipamen Berezia Diseinuan 2022. Profesionalak

Aragoiko Zerbitzu Digitalak (SDA) saria jaso du modalitate honetan, administrazio publikoak eraldatu, modernizatu eta berritzeko funtsezko elementu gisa diseinu estrategikoa eta zerbitzuen diseinua modu ezin hobean eta eraginkorrean txertatzeagatik.

SDA gai izan da paradigma berri bat sortzeko, herritarrok politika publikoen erdigunean jartzeko konpromisoa hartu duen giza talde bati esker, eta diseinuaren aukerak optimizatzeko erabakia hartu du, prozedurak eta ingurune digitalak hobetzeko tresna gisa. Paradigma hori eredu izango da gobernu eta administrazioentzat.