Morillas Brand Design Diseinuko Sari Nazionalak. Diseinuan egindako ibilbidea
Espainiako diseinu grafiko onenaren bilakaera eta Espainiako gizartearen eta bertako enpresa eta administrazioen egunerokotasunean hobetzeko eta eragina izateko duen gaitasuna hezurmamitzeagatik, sormenarekin, berrikuntzarekin eta diseinuaren transformazio-gaitasunarekin konprometitutako diseinatzaile gogotsuen hiru belaunaldiri esker. Katalogatutako 700 lan baino gehiagorekin, marken diseinua, packaging-a, kartelismoa eta garaikurrak nabarmendu behar dira, baita alfabeto berrien sorrera ere, Diagonal tipografia ospetsua kasu. Morillasek Espainiaren irudi grafikoa berritzen lagundu du, herrialde gisa dugun identitate bisuala nazioartekotzen laguntzen duten korporazio handiekin eta multinazionalekin lankidetzan arituz.