Ezagutzaren eta berrikuntzaren transferentzia

Ezagutzaren eta berrikuntzaren transferentziari buruzko inkesta (ETCI)

Ministerioak egindako Ezagutzaren Transferentziaren eta Berrikuntzaren Adierazleen Estatistikaren (TCI) lehen emaitzak aurkeztu dira. Datuak unibertsitateei, estatuko eta autonomia-erkidegoetako ikerketa-erakunde publikoei, erregistratutako zentro teknologikoei eta osasun-ikerketako institutuei buruzkoak dira.

Informazioa hainbat ataletan banatuta dago, edukiaren arabera: a) emaitzen babesa, b) ustiapen-hitzarmenak, c) kontratuak, d) lankidetza, e) spin-off eta f) denborazko serieak.

Txostenak nabigagarriak dira eta hautatzeko aukera desberdinak dituzte. Informazioa konplexua denez, komeni da aldez aurretik ohar metodologikoa kontsultatzea.

PCT patenteen adierazleak

Bloke honetan Patenteen arloko Lankidetza Itunaren (Patent Cooperation Treaty, PCT) patenteei lotutako emaitzak aurkezten dira. Itun horrek nazioarteko sistema bat ezartzen du, kide diren herrialde ugaritan babes prozesua hastea ahalbidetzen duen patente eskaera bakarra aurkezteko.Ez du mundu mailako patentea ematen, nazioarteko eskaera prozesua abiarazten du.

Datuak eskatzailearen eta asmatzailearen ikuspegitik aurkezten dira, informazioa autonomia-erkidegoaren eta, ahal den lekuetan, eskatzaile-motaren arabera bereiziz.

icono-contacto

Plangintza, Jarraipen eta Ebaluazioko Zuzendariordetza Nagusia.

Paseo de la Castellana 162. 28046 Madril.

sgcps@ciencia.gob.es