Berrikuntza Sustatzeko Zuzendariordetza Nagusia
Berrikuntza Sustatzeko Zuzendariordetza Nagusia Berrikuntzako Idazkaritza Nagusiaren mende dago, eta I+G+B jarduerak egitea sustatzen du, bai sektore publikoan, bai pribatuan. Horretarako, jarduera hauek egiten ditu:
Sektore publikoko erakundeek eta organismoek proposatutako Berrikuntzako Erosketa Publikoko proiektuak EGEF funtsaren kontura kofinantzatzea, bai eta proiektu horien gauzatzearen jarraipen teknikoa egitea ere.
Txosten arrazoitu lotesleak egitea I+G+B jarduerengatiko sozietateen gaineko zergaren kenkarietarako eta ikertzaileen Gizarte Segurantzako kuoten gaineko hobarietarako.
Enplegatzaileak I+G+B jarduerak egiteko ezaugarri egokiak dituela adierazten duten txostenak egitea, atzerritarrak Espainian bizitzeko eta lan egiteko baimena emateko.
“ETE Berritzailea” zigilua ematea.
Erakundeak inskribatzea Ikerketen Emaitzak Transferitzeko Bulegoen Erregistroan.
Entitateak Estatuko Teknologia Zentroen eta Berrikuntza Teknologikorako Laguntza Zentroen Erregistroan inskribatzea.
Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria saria ematea alor horietan egindako jarduketengatik nabarmentzen diren toki-erakundeei.
Zuzendariorde nagusia:Amanda Gil Sanchez
Subdirección General de Fomento de la Innovación
P.º de la Castellana 162. 28046 Madrid