Ikerketaren Etikarako Espainiako Batzordea Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen bidez sortu zen, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politikako Kontseiluari atxikita dago; batzorde hori ikerketa zientifiko eta teknikoko etika profesionalarekin lotutako gaiei buruzko kide anitzeko organo independentea eta aholku-emailea da.
Hauek dira Batzordearen funtzio nagusiak:
- Ikerketa zientifikoan eta teknikoan etika profesionalarekin zerikusia duten gaiei buruzko txostenak, proposamenak eta gomendioak egitea.
- Ikerketa zientifiko eta teknikoko jardunbide egokien kodeak egiteko printzipio orokorrak ezartzea, jarduera publiko eta pribatuen arteko interes-gatazkak konpontzea barne. Kode horiek Ikerketaren Etika Batzordeek eta Espainiako Bioetika Batzordeak garatuko dituzte.
- Ikerketaren etikarekin zerikusia duten nazioz gaindiko eta nazioarteko foro eta erakundeetan Espainia ordezkatzea, bioetikaren arloan izan ezik, arlo horretan Espainiaren ordezkaritza Espainiako Bioetika Batzordeari baitagokio.
- Espainiako zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-sistemako eragile betearazleekin lotutako etika-batzordeak sortzea sustatzea.