Ontzi Ozeanografikoen Jardueren Koordinazio eta Jarraipenerako Batzordea (COCSABO), martxoaren 13ko PRE/583/2003 Aginduaren bidez sortua, ontzi ozeanografikoek egindako jarduera zientifikoak edo teknikoak proposatzeko eta koordinatzeko kide anitzeko organoa da. Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioko Ikerketarako Idazkaritza Nagusiari atxikita dago.
Batzorde horri dagokio:
- Ikerketa ozeanografikoko ontzien kanpaina zientifikoak eta teknikoak planifikatzea, haien jarraipena egitea eta aldizka ebaluatzea.
- Ekipamendu zientifikoen, hornidura teknikoen, ikerketan laguntzeko langileen eta kanpaina ozeanografikoak egiteko behar diren gainerako baliabide eta bitartekoen beharrak aztertzea.
- Kanpaina ozeanografikoei lotutako kostuen ebaluazioa.