Gaixotasun Neurodegeneratiboei buruzko Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroa (CIBERNED) 2006an sortu zen, Carlos III.a Osasun Institutuaren (ISCIII) babespean. Helburua da gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketa bikaina bultzatzea eta sustatzea, sareko ikerketa-egitura baten bidez.
Partzuergoan, ISCIIIz gain, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC), ia autonomia-erkidego guztietako erakundeek eta administrazio publikoei atxikita ez dauden zentro edo erakundeek ere parte hartzen dute.