30 m-ko irrati-teleskopioa 2850 m-ko altitudean dago, Sierra Nevadako Veleta mendian, Granada hiritik hurbil. Frantziako Centre Nationale de la Recherche Scientificek (CNRS), Alemaniako Max-Plank Gessellschaftek (MPG) eta Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Institutu Geografiko Nazionalak (IGN) kudeatzen duten Erradioastronomia Milimetrikoaren Institutuko (IRAM) bi behatokietako bat da.
Teleskopio hau antena klasiko paraboliko bat da, objektu kosmiko zabalak aztertzeko gai dena, hala nola gertuko galaxiak eta izarrarteko hodeiak.
3, 2, 1 eta 0.8 mm-ko uhin-luzeretako hargailuak ditu, eta bereizmen handiko 160 000 maiztasun-kanal ere erregistratzen ditu, nebulosa zabalen gas molekularraren kartografiatzerako.
Halaber, 2 eta 1 mm uhin-luzeran lan egiten duten kamerak ditu. Hodei molekular hurbiletako eta galaxietako hautsak behatzen dituzte, unibertso ezaguneko urrutikoenak (eta gazteenak) barne.