CERN (European Laboratory for Particle Physics)

Ikerketa Nuklearrerako Europako Erakundea (CERN, Conseil Européen pour la Recherche Nucléaire) Europako ikerketa nuklearreko erakundea da, eta munduko partikula-azeleragailu handiena du (LHC), 27 kilometroko tunel batean eraikia.LHC talka-eragilearentzat lau detektagailu handi eraiki dira: CMS, ALICE, ATLAS eta LHCb.

CERNen ikerketaren helburu nagusia da materiaren azken osagaiak eta horiek elkarri eragiten dioten oinarrizko indarrak aztertzea. Genevatik gertu dagoen Frantzia eta Suitzaren arteko mugan kokatua, mundu mailan partikula elementalen fisikaren edo energia altuko fisikaren ikerketarako laborategi handiena da. Europako hamabi herrialdek sortu zuten CERN 1954an, eta, gaur egun, nazioarteko lankidetza zientifikoaren eredua da, baita munduko ikerketa-zentro garrantzitsuenetako bat ere.

Espainia eskubide osoko kide da CERNeko Kontseiluan, Finantza Batzordean, eta Politika Zientifikoko Batzordean parte hartzen du, izen handiko zientzialariz osatua. Estatu kide bakoitzak bere BPGaren araberako ekarpena egiten dio urtero CERNi. Kontribuzio mailari dagokionez, Espainia bosgarren postuan dago, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia eta Italiaren atzetik.