Gai-arlo hau ikerketa-zikloaren fase guztietan sexu/genero analisia erabiltzeari dagokio. Horrek esan nahi du kontuan hartu behar direla bai emakumeen eta gizonen ezaugarri biologikoak (sexua), bai emakumeen eta gizonen eboluzioan dauden ezaugarri sozial eta kulturalak (generoa).
Proiektu batzuetan, ikerketarako, sexu-analisi bat baino ez da garrantzitsua izango, adibidez, zelulen eta ehunen azterketa aurreklinikoak, eta animalienak gehienetan, edo botika berriak garatzeko azterketa medikoak.
Beste batzuetan, genero-analisia baino ez da egin beharko (batez ere desberdintasun biologikoek zereginik ez duten ikerketetan), adibidez, dauden genero-desberdintasunak murriztuz, genero-indarkeria detektatzeko eta prebenitzeko tresna berriak garatuz.
Eta beste kasu batzuetan, bai sexuak bai generoak ikerketa jakin batean eragiten dute, adibidez, nutrizio- edo ariketa-ikerketetan, non faktore hormonalek, fisiologikoek eta kulturalek eragina izan dezaketen gaixotasun-probabilitatean.
Jarduera-ildoak:
- I+G+B proiektuetan generoaren dimentsioa sustatzea,
- genero-adierazleak finantzatutako proiektuen jarraipenean eta ebaluazioan, eta
- diziplina arteko ikerketetarako laguntza genero-ikerketetan.