Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroa (RUCT)
Zer da Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroa (RUCT)?
Espainiako unibertsitate publiko eta pribatuei, horiek antolatzen dituzten zentroei eta eskaintzen dituzten tituluei buruzko datu garrantzitsuenak ezagutzeko interesa duen edonorentzat eskuragarri dagoen erregistro elektronikoa da.
RUCTk izaera publikoa eta administrazio-erregistrokoa du, eta etengabe berrikusten ari da, Espainiako unibertsitate-sistemako unibertsitateei eta titulu ofizialei buruzko informazio eguneratua eskainiz. Horrela, ofizialtasuna ematen die bertan inskribatzen diren datuei, eta erreferentea da erakunde ofizialentzat eta unibertsitateentzat beraientzat.
Zer datu ditu?
Espainiako unibertsitate eta unibertsitate-tituluei buruzko informazioa eskaintzen du. Adibidez, aukera ematen du egiaztatzeko unibertsitate bat ofiziala den, publikoa edo pribatua den, besteak beste. Titulazioei dagokienez, zein unibertsitatek eskaintzen dituzten, ikasketa planen egitura eta ofizialdu zirenetik egindako aldaketak erakusten ditu.
Non kontsultatu?
Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren egoitza elektronikoaren bidez kontsulta daiteke RUCT.
Registro de Universidades, Centros y Títulos
P.º de la Castellana 162. 28046 Madrid.