Egungo energia-paradigma aldatzeko eta berotegi-efektuko gasen emisioa minimizatzeko hidrogenoan oinarritutako ekintza estrategikoak garatzera bideratuta dago programa hau. Zehazki, alderdiek adierazten dute, hala badagokio, programa garatzeko etorkizuneko lankidetza-eremu gisa, jarduera-ildo hauek (LA) identifikatzeko asmoa dutela:
- 1. EL: Hidrogeno berdea tenperatura baxuan sortzea energia berriztagarrietatik abiatuta.
- 2. EL: Off-shore energia eolikotik abiatuta, hidrogeno berdea tenperatura baxuan sortzea.
- 3. EL: Tenperatura altuko hidrogenoa sortzea energia berriztagarrietatik abiatuta eta hondar-beroak aprobetxatuta.
- 4. EL: Biomasatik hidrogenoa eta biometanoa sortzea.
- 5. EL: Bioerregaiak sortzea hidrogenotik eta CO2-tik abiatuta.
- 6. EL: Hidrogeno berdea presiopean biltegiratzeko eta hornitzeko sistemak garatzea.
- 7. EL: Hidrogenoaren erabilera garraio astunean, aireko sektorean eta itsas sektorean.
- 8. EL: Hidrogeno-erabilerak errekuntzaren industria-sektorean.
- 9. EL: Hidrogeno-erabilerak, erregai-pilak erabiltzen dituzten industria- eta etxe-sektoreetan.
- 10. EL: Industria-sektorean hidrogenoa erabiltzea CO2-emisioak murrizteko eta eragile kimiko gisa.
- 11. EL: Azterketa tekniko-ekonomikoak eta erabilgarritasun-ereduak merkaturatzea. Ikertzaile berriak hedatzeko, prestatzeko eta gaitzeko jarduerak.
- 12. EL: Proiektuaren koordinazio orokorra.
- 13. EL: Energia Biltegiratzeko Ikerketa Zentro Nazionala abian jartzea.
Hasiera batean, programa Euskal Autonomia Erkidegoarekin, Asturiasko Printzerriarekin, Aragoirekin, Gaztela-Mantxarekin, Kanariekin, Nafarroako Foru Erkidegoarekin, Extremadurarekin eta Madrilekin jarri zen martxan, eta CSICek ere parte hartu zuen, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioarekin esparru-hitzarmen bat sinatuz.
Ondoren, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politikako Kontseiluak 2022ko ekainaren 22an hartutako erabakiaren ondoren, Kantabriako eta Gaztela eta Leongo autonomia-erkidegoak sartu dira.