Plan de atracción y retención de talento científico e innovador a España

Plan horrek 30 neurri ditu, eta 3.000 milioi euro inguru mobilizatuko dituzte, joan ziren zientzialariak itzul daitezen, daudenak joan ez daitezen eta onenak erakar daitezen.

Neurrien artean, erregulazio erreformak, deialdi berriak eta informazio eta komunikazio tresnak daude, datozen 18 hilabeteetan martxan jarriko direnak.

Planaren neurriak hiru ardatzetan banatzen dira. Lehena unibertsitateetan eta ikerketa-erakunde publikoetan karrera zientifikoa garatzeko aukera gehiago eta baldintza hobeak sortzera bideratuta dago. Bigarren ardatzak oztopoak kendu eta pizgarri berriak sortu nahi ditu Espainiako sektore publikora nazioarteko talentu zientifikoa erakartzeko. Halaber, hirugarren ardatz bat ere aurreikusten du planak, sektore pribatuan nazioarteko langile zientifiko eta berritzaileak sar daitezen bultzatzeko.