1.A1.1. LT: ISCIII Ikerketa Klinikorako Plataforma (Biobankuak – Bioereduak, ITEMAK, SCREN)
Hauek dira ISCIII plataformen helburuak:
- Osasunaren Zientzia eta Teknologietako I+G+Bko proiektuei maila zientifiko, tekniko eta teknologiko handiko euskarria ematea.
- Beraren jardun-eremuari dagozkion zeharkako proiektuak sustatzea.
- Espainiak biomedikuntzako nazioarteko proiektu, programa, azpiegitura eta plataformetan parte har dezan eta aitzindari izan dadin sustatzea.
- Teknologia sanitarioetan berrikuntza-gaitasunak sustatzea, ikerketa kliniko independentea garatzea eta Doitasun-medikuntza OSNren iraunkortasunari laguntzen dioten tresna gisa ezartzea.
Informazio gehiago hemen:
1.A1.2 LT: Proteomika eta Metabolomika Plataforma
Unitate Zentral Zientifiko-teknikoek (UCCT) hainbat jarduera tekniko egiten dituzte, baina guztiak ikertzaileei gai zehatzetan euskarri zientifiko-teknikoa ematera eta ikerketa-lana garatzera bideratuta daude. Proteomikak sakon aztertzen ditu zelula edo ehun baten proteinak baldintza espezifikoetan, eta haien egitura, funtzioa eta interakzioak aztertzen ditu. Metabolomika, berriz, metabolitoetan zentratzen da, prozesu biologikoek sortutako molekula txikietan, eta horien analisiak gaixotasunen diagnostikoan eta tratamenduan lagundu dezake.
Informazio gehiago Proteomika Unitatean (isciii.es).
1.A1.3 LT: Xenotrasplanteen ikerketara bideratutako animalia politransgenikoak sortzeko modulua
Xenotrasplanteak tresna interesgarria izan litezke organoen transplantearen estrategia globalean laguntzeko orduan. Carlos III.a Osasun Institutuak arlo horretan ikertzeko berariazko modulu bat sortzeko plangintza egin du.
1.A1.4 LT: Giza biomonitorizazioko azpiegitura
Giza biomonitorizazioa (BMH) oso tresna erabilgarria da osasuna babesteko; izan ere, substantzia kimikoen eraginpean egoteari buruzko informazio zehatza ematen du, haien edo giza laginetan dituzten metabolitoen balorazio integratuaren bidez. Banakako, biztanleriaren edo talde espezifikoen esposizio-mailak ezagutzeko, esposizio-bideak eta faktore erabakigarriak identifikatzeko eta esposizioa murrizteko eta haren eraginkortasuna ebaluatzeko politikak diseinatzeko aukera ematen du.
Informazio gehiago hemen: Carlos III.a Osasun Institutua giza biomonitorizazioaren egitura nazional berriaren koordinazioaren parte da (isciii.es).