Valentin Fuster. «Gregorio Marañón» Ikerketa Sari Nazionala, Medikuntza arloan.
Nazioartean egindako lanagatik ezaguna, Fuster doktoreak medikuntza kardiobaskularrari egindako ekarpenek eragin handia izan dute bihotzeko gaitzak dituzten gaixoen tratamendua hobetzeko. 1996an, Ikerkuntzako Asturiasko Printzearen Saria eman zioten, infartuen prebentzioa eta tratamendua hobetzeko egindako lanengatik. Tronbosia eta hantura sindrome koronario akutuetan irakatsi zituen batez ere. Honoris Causa Doktore izendatu dute izen handiko hogeita hamazazpi unibertsitatetan, eta kardiologiako nazioarteko lau erakunde nagusien ikerketa-sari gorenak jaso dituen kardiologo bakarra da: Bihotzaren Elkarte Amerikarra, Kardiologiako Elkargo Amerikarra, Kardiologiako Europako Elkartea eta Kardiologiako Elkarte Interamerikarra. Gaur egun, Carlos III.a Osasun Institutuaren mendeko Ikerketa Kardiobaskularren Zentro Nazionaleko (CNIC) zuzendari nagusi gisa dituen eginkizunekin batera, Institutu Kardiobaskularreko eta New Yorkeko Mount Sinai Medical Center-eko “Physician-in-Chief“ zuzendari-kargua ere badu.
“Zure buruaz oso seguru egon behar duzu ikertzailea izateko”, dio Fuster doktoreak, gaixotasun kardiobaskularren azterketan aurre egin behar izan dien “oztopo ugariez” jabetuta.
Valentín Fuster doktoreak berak hiru fasetan laburbiltzen du bere ibilbide profesionala: lehena, miokardioko infartuen garapena ikertzea; bigarrena, gaixotasun horren prebentzioari buruzkoa; eta, azkenik, abangoardiako teknologia duen ikerketa-etapa bat, pertsonetan, jaiotzen denetik berrogeita hamar urte bete arte.