Nazario Martin. Enrique Moles Ikerketa Sari Nazionala

Nazario Martín León saritua, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Kimika Organikoko katedraduna eta Madrilgo Erkidegoko IMDEA-Nanozientzia Institutuko zuzendariordea. Material molekularren eta karbonozko nanoformen arloan egindako ekarpen zientifikoagatik, eta ikerketa horiek elektronika molekularraren arloan izan dituzten aplikazioengatik. Epaimahaiak honako hauek nabarmendu ditu: hautagaiaren lan zientifikoak nazioartean duen garrantzia, ikertzaile-belaunaldi berrien aholkulari eta sustatzaile gisa egin duen lana, erantzukizun zientifikoko eta ikerketaren kudeaketako lanpostuetan izan duen inplikazioa, eta, azken batean, jarduera horrek guztiak Espainian kimikaren aurrerapenari egin dion ekarpena.