Luis Vega Gonzalez. "Julio Rey Pastor" Ikerketa Sari Nazionala. Matematika eta Informazio eta Komunikazioen Teknologiak
Euskal Herriko Unibertsitateko Matematika Saileko katedradun eta Matematika Aplikatuko Euskal Zentroko (BCAM) zuzendari zientifiko Luis Vegak jaso du saria modalitate horretan. Epaimahaiak, sari horrekin, bere ikerketa-lanaren bikaintasuna eta ekuazio diferentzial sakabanatzaileetarako analisi harmonikoaren azterketan izan dituen aplikazioak aitortzen ditu, Matematikaren arloan eragin zientifiko oso berezia izan dutenak.